We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Bilaketan

by Montauk

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €4 EUR

     

1.
EXISTITZEN DA Gau beltza kanpoan da, bidaiaren ordua. Kontzientziak bahituko nau beldur nahien zuloan. Usaindu, ukitu, begiratu, entzun! Ametsak abstrakzioa, egi desiratua. Nahiz bihar gezur izan gaur existitu dira. Ximaurrak kirasten badu existitzen da, argiak min egiten badu existitzen den bezala. Laztanak laztantzen badu existitzen da, muxuak garrazten badu existitzen den bezala. Hotsak dardaratzen badu existitzen da, hutsak berriz ez du sekula ezer eragingo. Usaindu, ukitu begiratu, entzun…
2.
Ezintasuna 06:09
EZINTASUNA Ezinaren aurka borrokatzea dut bizitzaren zentzua, galtzera kondenatua egon arren, fikzioak egiten bainau garaile. Ezinezkotasuna posible bihurtuta asetzen ditut nire nahiak Ezintasuna ahal bilakatuta asetzen ditut nire nahiak. Erloju bat herdoiltzen ikusi nuen atzo, orratzek stop egin zuten, laranja koloreko kiratsa, denbora geldiarazia zen. Ez dut azala ziztatzeko beharrik perfekzioaren bilaketan, gure eskuak elkartu eta herdoiltzen uztea besterik ez dut buruan.
3.
Doktrina 05:40
DOKTRINA Nork gidatzen gaituen? Zerk zuzentzen gaituen? Ezarrian zulo egiteak bihurtzen al gaitu traidore. Ez, ni ez naiz han izango. Nork agintzen gaituen? Zerk mugitzen gaituen? Sumisioak egonkorrak bihurtzen al gaitu fededun. Ez, ni ez naiz han izango. Adostasunean ez naiz eroso sentitzen Nirea ez den hautua aurrera eramaten Adoktrinamendua negarrez aurkitu nuen atzo, aldaketa atzetik segika ari baitzitzaion, bihar doktrina bihurtuko den aldaketa, jarraitzailerik ezean desagertuko dena. Akatsez sortutako putzuek galbidea besterik ez baitute eragiten, kolektibitatearen itsasoan desagertzen gara, gure buruan gertatzen dena guk beste inork ez dakienean, hark erabakiko du zer den hobea. Ezarriaren lorpena da adostutako bakarra, Zuk segi agindua, nik aginduko dut nirea.
4.
Aldaketa 04:29
ALDAKETA Otsoak ez dira bilakatuko, igelak ez dira urdin egingo, saguzarrek ez dute xurgatuko zure odola, transfigurazioan aldaketarik ez. Denak berdin segiko du, ez beldurrik izan (oraingoz behintzat). Otsogizonak, printzipeak, drakulak, nahastutaren nahasmenak emaitza errepublikako printzipeak uluka animali gizatiarrak emaitza. Denak berdin segiko du, ez beldurrik izan (oraingoz behintzat).
5.
BEREIZ GAITEZEN Zuri ta beltza grisean, handi txiki ertainean, bi batean batu egin dira. Oihu isil ahopean, min gozamen lasaiean, bi batean batu egin dira. Bigun zurrun hauskorrean, egun ta gau iluntzean, bi batean batu egin dira. Ura ta sua batean, etsai diren bitartean, bi batean batu egin dira. Indarrak biltzen dira ahultasunean, indarrak biltzen dira soilik azkenean. Elkartuaz bereizi… Batuak egoteak hauskor egiten du, batuak egotean beldur ematen du. Bereiziaz elkartu… Banakoa banako da eta multzoa ere bai, gauzak konpartitzeak ez gaitu berdin egiten, leialtasun eternala ezinezkoa denean, ilusio zerutiarrak itxaropen faltsuak, bi baten batura da, baten berekoikeria, BEREIZ GAITEZEN ORAIN, BERANDU BAINO LEHEN.
6.
NAHIZ ETA EZ JAKIN Nahiz eta ez jakin nora doan erreka hau ziur naiz nonbait bukatuko dela Nahiz eta ez jakin nora doan bizitza hau ziur naiz nonbait bukatuko dela Nahiz eta ez jakin nora doan aberri hau ziur naiz nonbait bukatuko dela Nahiz eta ez jakin nora doan gure arteko hau ziur naiz nonbait bukatuko dela Nahiz badakidan non dagoen itsasoa askoz hobe dut bidean gera Nahiz badakidan non dagoen paradisua askoz hobe dut bidean gera Nahiz badakidan non dagoen garaipena askoz hobe dut bidean gera Nahiz badakidan non dagoen zoriona Askoz hobe dut bertara iristea. Aroen arteko mailaketa ikusezinak urratu beharreko pausoen nekeak, helburuak lortzea nahikoa ez denean bidean segitzeko aitzakien bilaketan, eraikitzearen sentsazio oparoa eboluzioaren estasi egoera, uraz maitemindurik aberria erailik aberria maiteaz bizitzan itoak, epinefrinaren hauts zuria ekoitzi, nahasten, zainen artean, arrotza ozeanoan, arrotza aberrian, arrotza bizitzan zurekin naizenean.
7.
ESNA ZAUDENEAN I Ametsetako desirak, babesten gaituztenak. Esna gaudenean beharrezko ditugunak. Fantasia idealizatuak nahita sortzen diugunak. Arrazoiari ixkin egiten dioten heroiak. Nahiko ganuken hura izanarazten diguten istorioak.
8.
ESNA ZAUDENEAN II Beldurretik ihes, proselitismoa babesleku Behar eta nahiaren arteko talka Gidariaren beharra, gidariaren nahia. Esna zaudenean, unean zenbat gatazka, esna zaudenean. Zenbat arima galduak diren paradisurako bidean Zenbat izaera moldatzen den superheroien izenean. Beldurrak zuhatzetik zintzilik, Gezurraren zainak ebaki, Denbora emozio gaindosi batekin baretu, Buruaz beste mundu berriak sortu. Esna zaudenean, unean zenbat gatazka, esna zaudenean.
9.
Bitartean 06:11
BITARTEAN Eskuak uretan sartu bitartean, isladan ni bilatzen, tresna lurrean sartu bitartean, odol zantzuak garbitzen, damu ta harrotasuna bitartean, buruan gurutzatzen kontraesanak une pilatuen ahultzaile. Arrazoien bilaketan zuri justifikazioa, bulkada okerrak errudun. Gogoa asetzea izan ote liteke okerren zilegiztatzaile. Mendekua hurbil ez denean, okerren zilegiztatzaile. Bat erabakia, bi gauzapena, hirugarrenean damua, laugarren akatsaz jabe naiz. Okertu naiz, berdin dio, akatsa onerako baita mendekua hurbil ez denean. Mendekua hurbil ez denean, okerren zilegiztatzaile. Ezkutuko uneak ohartu gabe badoaz bitartean, aurretik ageriko oro baldintzatu duten bitartean. Entzun laztana, atzekoarena da errua, ikusten ez denarena. Gabardina beltz horren azpian ezkutatu denarena.

about

SOLD OUT.

Azkarateko (Nafarroa) Katarain eta Mamia estudioetan grabatua, nahastua eta masterizatua 2016ko martxoa eta apirila bitartean, Jonan Ordorikaren eskutik.

Grabado, mezclado y masterizado en Azkarate (Navarra) en los estudios Katarain y Mamia durante marzo y abril de 2016 de la mano de Jonan Ordorika.

credits

released March 23, 2016

Aitor Garcia de Vicuña: Gitarra elektrikoa
Gorka Etxebarria: Bateria eta koruak
Goio Askartza: Baxua
Beñat Goitia: Ahotsa eta gitarrak

Diseinua: Eneko Ugarte
Grabaketa, nahasketak eta masterizazioa: Jonan Ordorika
Hitzak eta kantuak: Beñat Goitia

license

all rights reserved

tags

about

Montauk Vitoria Gasteiz, Spain

Vitoria-Gasteiz rock band.

contact / help

Contact Montauk

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like Montauk, you may also like: