We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Nahiz eta ez jakin

from Bilaketan by Montauk

/

lyrics

NAHIZ ETA EZ JAKIN

Nahiz eta ez jakin nora doan erreka hau
ziur naiz nonbait bukatuko dela
Nahiz eta ez jakin nora doan bizitza hau
ziur naiz nonbait bukatuko dela
Nahiz eta ez jakin nora doan aberri hau
ziur naiz nonbait bukatuko dela
Nahiz eta ez jakin nora doan gure arteko hau
ziur naiz nonbait bukatuko dela

Nahiz badakidan non dagoen itsasoa
askoz hobe dut bidean gera
Nahiz badakidan non dagoen paradisua
askoz hobe dut bidean gera
Nahiz badakidan non dagoen garaipena
askoz hobe dut bidean gera
Nahiz badakidan non dagoen zoriona
Askoz hobe dut bertara iristea.

Aroen arteko mailaketa ikusezinak
urratu beharreko pausoen nekeak,
helburuak lortzea nahikoa ez denean
bidean segitzeko aitzakien bilaketan,
eraikitzearen sentsazio oparoa
eboluzioaren estasi egoera,
uraz maitemindurik aberria erailik
aberria maiteaz bizitzan itoak,
epinefrinaren hauts zuria
ekoitzi, nahasten, zainen artean,
arrotza ozeanoan, arrotza aberrian,
arrotza bizitzan zurekin naizenean.

credits

from Bilaketan, released March 23, 2016
Katarain eta Mamia estudioetan ekoitzia 2016ko martxoa eta apirila bitartean.

Beñat Goitia: Ahotsa eta gitarrak
Goio Askartza: Baxua
Aitor Garcia de Vicuña: Gitarra elektrikoa
Gorka Etxebarria: Bateria eta koruak
Recording-mix-mastering: Jonan Ordorika

license

all rights reserved

tags

about

Montauk Vitoria Gasteiz, Spain

Vitoria-Gasteiz rock band.

contact / help

Contact Montauk

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this track or account

If you like Montauk, you may also like: